inclinación
- 1. Astron.
Astro edo espazio-ontzi baten orbita-planoak erreferentzia-plano jakin batekin osatzen duen angelua.
- eu inklinazio
- en inclination
- fr inclinaison
Maila desberdineko bi plano elkartzen dituen paramentu inklinatua.
- eu ezponda
- en side slope
- fr talus
- 3. Geogr.
Lurreko edozein puntutan, Lurraren eremu magnetikoaren bektoreak plano horizontalarekiko osatzen duen angelua.
- eu inklinazio
- en inclination
- fr inclinaison
- 4. Geol.
- sin. inmersión
Geologia estrukturalaz mintzatuz, lerro egiturek horizontalarekiko osatzen duten angelua. Lineazioek, toles-ardatzek edo faila-planoetako ildaskek, besteak beste, horizontalarekin osatzen duten angelua adierazten du.
- eu murgiltze
- en plunge
- fr plongement axial
- 5. Geol.
- sin. buzamiento
Estratifikazioak, eskistositateak, failak eta edozein gainazalek plano horizontalarekiko osatzen duen angelua. Gainazalaren lerro horizontalarekiko (norabidearekiko) perpendikularra den plano bertikalean neurtzen da; hau da, gainazalaren malda handieneko lerroaren (mhl; gainazalaren eta plano bertikalaren arteko ebakiduraren) eta horizontalaren arteko angelua adierazten du.
- eu okerdura
- en inclination, dip
- fr pendage, inclinaison