2. Mat.

Aplikazio batean, abiaburu multzoko elementu bati lotzen zaizkion elementuetako bakoitza.

3. Mat.
sin. recorrido, codominio, conjunto imagen

Funtzio batek bere definizio-eremuan har ditzakeen balio guztien multzoa. Alegia, funtzio baten irudi multzoa. Esaterako, y = ƒ(x) = 2x3 funtzioaren barrutia [2, 2] da, 1 x 1 eremuan.

4. Telekom.
sin. cuadro, fotograma

Zinema-, telebista- edo bideo-sistema batean bistaratzen den irudi oso bakoitza. Eskaneatze txandakatuan, irudia bi eremuz osatua dago; ekortze jarraituan, ostera, eremu bakarraz. Mugimendu errealaren sentsazioa sortzeko, irudi-kopuru minimo bat bistaratu behar da segundoko.