hélice
- 1. Mat.
Puntu guztietan norabide finko batekiko ukitzailea konstante duen hiru dimentsioko kurba. Malguki baten itxura du.
- 2. Teknol.
Ardatz baten inguruan ezarritako pala zentrokide sorta batez osatutako gailua. Palak, motor batek eraginda, plano berean biratzen dira ardatzaren inguruan, ardatzaren norabidean bultzada erabilgarri bat lortzeko. Torloju bat solido batean sartzen den bezala sartzen da helizea, biratzean, fluidoan. Itsasontzi eta itsaspekoen eta hegazkin askoren propultsio-sistemaren oinarria da.
- 2. Teknol.
- Ardatz baten inguruan ezarritako pala zentrokide sorta batez osatutako gailua. Palak, motor batek eraginda, plano berean biratzen dira ardatzaren inguruan, ardatzaren norabidean bultzada erabilgarri bat lortzeko. Torloju bat solido batean sartzen den bezala sartzen da helizea, biratzean, fluidoan. Itsasontzi eta itsaspekoen eta hegazkin askoren propultsio-sistemaren oinarria da.
Helizea Edit
Egilea: Elhuyar
Helizearen palen profila hegazkinen hegoen profilaren antzekoa da. Hegazkin-hegoetan bezala, palak zeharkatzen duen fluidoak (airea edo ura) indar desberdinak eragiten ditu palaren alde bakoitzaren gainean, eta indar horien erresultantea indar horizontal bat da (hegazkin-hegoetan, berriz, behetik gora aplikatutako euste-indarra da), helizearen ardatzaren norabidea duena; hala, trakzio-indar bat sortzen da, ibilgailua aurrerantz bultzatzen duena.
Helizearen funtzionamenduaren oinarrian Newtonen hirugarren legea (akzio-erreakzio printzipioa) eta Bernoulliren printzipioa daude: akzio bati erreakzio bat dagokio. Fluido-masa bat abiadura jakin batean atzerantz bidaltzean, erreakzioz, helizearen masa aurrerantz bidaltzea eragiten da, helizearen palen aurreko eta atzeko gainazalen artean presio-diferentzia bat sortzen baita.
Hegazkinen eta itsasontzien helizeen funtzionamenduaren oinarria bera da, baina itsasontzien helizeen palen forma desberdina da, airearen eta uraren dentsitateak oso desberdinak baitira.
Haize-sorgailuetan eta errotetan ere erabiltzen dira helizeak, baina alderantziz: haizeak helizea birarazten du; hala, haizearen energia zinetikoa energia mekaniko bihurtzen da helizearen ardatzean.