humus
- 1. Biol./Geol.
Lurzoruko kanpo-geruza osatzen duen substantzia beltzaxka, animalia- eta landare-hondakinetako materia organikoaren deskonposizio eta transformazio biologiko eta kimikotik sortua. Garrantzi handia du landareen hazkundean, eta bere eraketan eragin handia dute klimak eta lurzoruaren ezaugarriek.