2. Zool.

Ugalketa sexualeko hainbat animaliaren gorputz ugaltzailea. Zigotoaz eta ehun elikatzailez eta babeslez eratuta egoten da eta bertatik ale gazte bat, dela larba bat, dela helduaren antzekoa, garatzen da. Ernalketa emearen barruan edo kanpoan gertatzen den gorabehera, arrautzak normalean kanpo-ingurunera ateratzen dira eta bertan garatzen dira. Espezie obobibiparoetan, ordea, emearen gorputzaren barruan atxikitzen dira erabat garatu arte.

Giza kontsumorako industrialki ekoizten dien oilo-arrautzak ez dira ernalduta egoten.