homomorfismo

1. Mat.
sin. morfismo

Eragiketa aljebraikoak aldatzen ez dituen bi egitura aljebraikoren arteko funtzioa. Esaterako, A zero ez diren zenbaki erreal guztien multzoa bada, eta B ere bai, eta bi multzoen arteko eragiketa biderketa bada, ƒ(x) = x2 funtzioa A eta B multzoen arteko homomorfismo bat da (Atik Bra), honako hau betetzen delako: ƒ(xy) = (xy)2 = x2y2 = ƒ(x)ƒ(y). Ez nahastu homeomorfismoarekin.