helio
- 1. Kim.
Zenbaki atomikoa 2 eta pisu atomikoa 4,0026 duen elementu kimikoa. Gas nobleen artean arinena da, eta geldoa, kolorgea eta usainik gabea da. Gas natural batzuetan egoten da, eta airean oso kontzentrazio baxuan dago. Tenperatura baxuak lortzeko eta globoak eta aerostatoak puzteko erabiltzen da. Erreaktore nuklear batzuetan hozgarri gisa erabiltzen da. Material erradioaktiboek igortzen dituzten alfa partikulak helio-nukleoak dira. Hidrogeno-nukleoen fusio nuklearraren emaitza helio-nukleoak dira.