grapadora

1. Teknol.

Paperei elkarri atxikita eusten dieten grapak ezartzeko tresna, eskuarki eskuz eragitekoa (grapa handiak direnean, grapagailu elektrikoak erabiltzen dira). Eskuzko grapagailuak matxarda-forma du, eta aldez aurretik prestatuta (ebakita eta forma emanda) dauden grapak erabiltzen ditu. Grapak bata bestearen ondoan sartu eta metatzen dira grapagailuaren grapategian, eta handik banan-banan irteten dira malguki batek eraginda.