granito

1. Geol.

Mineral nagusien artean, oro har, kuartzoa, feldespato alkalinoa eta mikak dituen arroka igneo plutonikoa. Oso arroka ugaria da lurrazal kontinentalean. Ehundura ertain edo larria du, eta, batzuetan, zementua baino handiagoak diren kristalak aurkitzen dira arrokari ehundura porfirikoa ematen diotenak. Arrokaren mineralogiaren arabera, kolore arrosatik gris ilunera har dezake.

Granitoa
Granitoa