2. Mat.

Geometrian, angeluak neurtzeko unitatea. Zirkunferentzia zatitzen den n zati berdinetariko bakoitza. Bi gradu-mota erabiltzen dira: gradu hirurogeitarra (n = 360 denean), ° ikurraz adierazten dena (adibidez, 35°), eta gradu ehundarra (n = 400), goi-indize moduan erabiltzen den g ikurraz adierazten dena (adibidez, 35g).

3. Mat.

Polinomio edo ekuazio bati buruz, monomio edo gai bakoitzean ageri diren berretzaileen baturetan handiena. Esaterako, 2x3y + x2y2 + xy =0 polinomioaren maila 4 da (bigarren gaian dauden berretzaileen batura da, 2, da handiena).

4. Med.

Erredurek sortutako lesioak bereizteko hiru mailetako bakoitza.

5. Orok.

Neurri-eskala enpiriko jakin batzuen unitateari ematen zaion izena. Esaterako, tenperatura-eskaletako unitateei gradu deritze (tenperatura absolutuko eskalako unitateari izan ezik, hori Kelvin baita). Beste zenbait magnituderen eskaletan ere gradu unitatea erabiltzen da (API dentsitatea, Baumé eskala...).