gavia
- 1. Itsas.
Bela nagusiaren gainean dagoen bela karratua eta horri eusten dion belazurruna. Antzinako gabiak pieza bakarreko belak ziren, baina XIX. mendearen erdialdean merkantzia-ontzietan bitan banatu ziren: goi-gabia eta (behe-)gabia. Horrela, bela errazago maneiatu ahal izatea erdietsi zen.