galliforme
- 1. Zool.
Neorniteen subklaseko zenbait hegaztiz esaten da. Buru txikia, moko motz eta sendoa, hego biribilduak eta garaiera ertaineko hankak dituzte. Gehienak hegalari kaskarrak dira, eta faisaia, lagopodoak eta etxeko hegazti ugari biltzen dituen Galliformes ordena osatzen dute.