fuente termal
- 1. Geol.
Etengabe ur beroa isurtzen duen iturria. Ateratzen den uraren tenperatura 37 °C-tik gorakoa da eta, geyserrean ez bezala, ur-isuria ez da bortizki kanporatzen. Sumendirik ez dagoen eskualdeetan egon badaitezke ere, arruntagoak dira duela gutxi aktibitate bolkanikoa izan duten eskualdeetan. Iturri termaletatik kanporatutako ura edo ur-lurruna berokuntzarako zuzenean edo energia elektrikoa ekoizteko balia daiteke.