fractal
- 1. Mat.
Errepikatze-prozesu batzuen bidez sortutako irudi geometrikoa. Bi ezaugarri nagusi dituzte: dimentsio topologikoa baino hertsiki handiagoa den Hausdorffen dimentsioa dute; eta bere zati bat osoaren antzekoa izatea. Adibidez, Kochen elur-maluta, Cantorren multzoa, Sierpinskiren triangelua, Mandelbroten multzoa, Juliaren multzoa... Naturako formen eta fenomenoen antzeko egiturak osatzen dituzte; beraz, haien azterketan eta ordenagailu bidezko irudi-tratamenduan asko erabiltzen dira.