2. Astronaut.
sin. etapa

Suziri baten propultsio-unitate baztergarri eta sekuentzialetako bakoitza. Txandaka jarduten dute, eta bati propultsatzailea ahitzen zaionean bereizi egiten da eta hurrengoa hasten da jardunean.

3. Fis.

Sorgailu elektriko berean sortu eta maiztasun berdina izan arren, bata bestearekiko denboran atzeratuta dauden korronte alternoetako bakoitza.

4. Fis.

Substantzia edo material baten propietate fisikoak uniformeak diren espazioko eskualdea. Esaterako, ura eta izotza dituen botila batean, ur likidoa fase bat da, eta ur solidoa (izotza) beste bat.

Batzuetan, fase terminoa materiaren egoera edo agregazio-egoeraren sinonimotzat erabiltzen da.

5. Fis.

Sistema heterogeneo bateko zati homogeneo bakoitza.