falconiforme
- 1. Zool.
Neorniteen subklaseko zenbait hegaztiz esaten da. Oro har, eguargiko harrapariak dira; buru eta moko sendoak, ondo garatutako hegoak eta oinarriraino lumaz estalitako eta azkazal zorrotzez hornitutako hankak dituzte. Belatza, arranoa, saia eta abar biltzen dituen Falconiformes ordena osatzen dute.
Zenbait sailkapenetan Falconiformes eta Accipitriformes ordenak bereizi egiten dituzte.