extrusión
- 1. Geol.
Orratz- edota kono-formako arroka bolkanikoak kanporatzea.
Orratz- edota kono-formako arroka bolkanikoak kanporatzea.
Material bat forma jakin bateko zulo batetik irtenaraziz, profil jarraituak lortzeko sistema. Metal hotza, behar besteko presioa eginez gero, deformatu egiten da, eta orea izango balitz bezala jariatzen da. Erresistentzia handiko zilindro batean metalezko lingote bat sartu eta, prentsa bat erabiliz, presio handia egiten bada metalaren gainean, metala deformatu eta zilindroaren beste muturretik aterako da; han, nahi den profilaren forma duen zirrikitu edo arteka batetik pasaraziz, metalaren profil jarraitua lortuko da. Metala oso gogorra denean, estrusioa beroan egiten da, lingote goriak erabiliz. Plastikozko profilak eta hodiak fabrikatzeko ere erabiltzen da estrusioa.