extrañeza

1. Fis.

Hadroien zenbaki kuantikoa, s motako quark-kopuruaren eta mota bereko antiquark-kopuruaren kendura dena. Interakzio bortitzaren eta elektromagnetikoaren bidezko erreakzioetan, arrarotasuna kontserbatu egiten da; ez ordea interakzio ahulean. Arrarotasunaren bidez azal daiteke hadroien arteko talken emaitza diren partikula batzuen bizi-itxaropena ohikoa baino handiagoa izatea.