extrapolación

1. Estat.
sin. proyección

Datu-multzo baten analisitik ateratako ondorioen baliozkotasuna multzoaren mugetatik harantz, bera biltzen duen multzo zabalago batera zabaltzea; adibidez, lagin estatistiko bat aztertuta lortzen diren ondorioak populaziora edota unibertsora zabaltzea. Berdin serie kronologikoen kasuan etorkizun diren uneei dagokienez. Laginketaren diseinu egokia ezinbestekoa da estrapolazioa baliozkoa izateko.

Proiekzio terminoa serie kronologikoen kasuan erabiltzen da.

2. Orok.

Zientzia-lege baten edo errealitatearen deskripzio zientifiko baten baliozkotasuna, ezaguna den edo frogatua dagoen eremutik harantz zabaltzea. Kondizio ezagunetan agertzen den portaera kondizio desberdin baina gutxi-asko antzekoetan ere agertuko delako ustea du oinarri. Tresna estatistikoak erabiltzen dira normalean portaera ezaguna deskribatzeko eta estrapolazioak oinarri matematikoa izan dezan.