2. Geol.

Arroka sedimentarioen antolakuntza geruzetan. Geruzen lodiera eta ezaugarriak askotarikoak dira. Geruzen barne-egituraren arabera, geruzapen gurutzatua, gradatua eta masiboa bereizten dira, besteak beste.

3. Geol.

Sedimentuak geruzatan metatzearen ondorioz sortutako egitura. Ehundura, gogortasun, kohesio edo zementazio, kolore, barne-egitura edo konposizio mineralogiko edo litologiko ezberdina dutelako bereizten dira.

4. Geol.

Arroka sedimentario, igneo zein metamorfikoetan geruzak edo estratuak daudela adierazteko terminoa.

5. Meteorol.

Atmosferan, tenperatura, hezetasun eta bestelako ezaugarriak desberdinak dituzten aire-geruza horizontal egonkorrak eratzea.