estampa
Forjaketa mekanikoan metala konprimatzeko erabiltzen den moldea eta bi molde-erdietako bakoitza.
Forjaketa mekanikoan metala konprimatzeko erabiltzen den moldea eta bi molde-erdietako bakoitza.
Ebaketa bidezko eta deformazio bidezko konformazioetan erabiltzen den erreminta-bikotea osatzen duten erremintetako bat, bietan handiena eta bere barnean bestea (puntzoia) hartzen duena. Bi erremintak elkartzean, tartean den objektuari forma jakin bat ematen diote. Forma emateko ez baizik eta ebakitzeko erabiltzekoa denean, forma jakin bateko ertz ebakitzaileak ditu, eta, presioz, forma horretako piezak (larrua, kartoia, txapa, etab.) ebakitzen ditu.