ecualizador

1. Elektron.

Sistema edo osagai baten maiztasun-erantzuna edo fase-distortsioa erregulatzeko gailua. Soinu-ekualizadoreak banda jakin bateko maiztasun guztiei intentsitate berdina emateko erabili ohi dira. Telekomunikazio-sistemetan, berriz, lineak edo ekipoek eragindako anplitude/maiztasun edo fase/maiztasun distortsioak konpentsatzeko erabiltzen dira. Potentziometro batez gobernatutako oinarrizko maiztasun-bandatan banatzen du seinalea ekualizadoreak, eta banda bakoitzaren irabazia aldatzen du, handituz edo txikituz.