eco

1. Elektron.

Uhin elektriko edo elektromagnetiko bati dagokionez, transmisio-bide bateko puntu batean edo gehiagotan islatzen denean jasaten duen atzerapen hautemangarria (denboran eta magnitudean). Oihartzuna baliagarria edo arbuiagarria izan daiteke. Telefono-sistemetan, esaterako, oihartzuna seinale nagusitik bereizita nabaritzen da, eta elkarrizketa oztopa dezake. Radar-sistemetan, ostera, oihartzuna ezinbesteko fenomenoa da.

2. Fis.

Soinu-uhina azal zurrun batean islatzearen ondorioz sortzen den soinuaren errepikapen-efektua.

3. Fis.

Azal batek islatzen duen soinu-uhina, jatorrizko uhinarekiko behar adinako atzerapena eta intentsitatea duena soinu-uhin bereizitzat hautemateko.