eclipse

1. Astron.

Astro baten estaltze edo ezkutaldi iragankorra, haren eta behatzailearen artean tartekatzen den beste astro batek eragina. Estaltzen den zatiaren arabera, osoa edo partziala izan daiteke.

Ilargi-eklipsea eta eguzki-eklipsea (irudian ez daude eskalan)
Ilargi-eklipsea eta eguzki-eklipsea (irudian ez daude eskalan)

2. Mikrob.

Birus bat zelula ostalarira sartu eta birus sintetizatu berriak atera bitarteko denbora; tarte horretan birusa ezin da detektatu.


1. Astron.
Astro baten estaltze edo ezkutaldi iragankorra, haren eta behatzailearen artean tartekatzen den beste astro batek eragina. Estaltzen den zatiaren arabera, osoa edo partziala izan daiteke.

Eklipsea Edit

Egilea: Elhuyar

EKLIPSEA

Eguzkia, Lurra eta Ilargia espazioan dauden esferak dira hirurak: bata (Eguzkia) finkoa da eta besteak (Lurra eta Ilargia) haren orbitan higitzen dira. Hiru esferak plano berean badaude eta Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean badago, eguzki-eklipsea gertatuko da: Ilargiaren itzalak ez du utziko Lurretik Eguzkia ikusten. Aldiz, Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean jarrita, Lurraren itzalak ez die utziko eguzki-izpiei Ilargiaren azalean islatzen, eta ilargi-eklipsearen aurrean egongo gara. Ilargiak Lurraren inguruan hilean behin bira oso bat egiten duenez, hilean behin izan beharko lukete eklipseak: ilbetean ilargi-eklipsea eta ilberrian eguzki-eklipsea.

grafikoak1

Ilargi-eklipsea eta eguzki-eklipsea (irudian ez daude eskalan)

Baina hiru esferak ez daude plano berean. Ilargiak Lurraren inguruan orbitatzen duen planoak 5º inguruko inklinazioa du Lurrak Eguzkiaren inguruan orbitatzen duen planoarekiko, ekliptikarekiko alegia. Beraz, Eguzkiak eta Lurrak osatzen duten planoa Ilargiak zeharkatzen duenean hiru esferak lerrokatuta badaude (ilberria edo ilbetea bada), eta orduan bakarrik, izaten dira eklipseak. Hiru astroak guztiz lerrokatuta badaude, eklipse osoa gertatuko da, baina guztiz lerrokaturik ez badaude —hau da, Ilargia oso gertu bai baina ekliptikan erabat ez badago—, eklipsea partziala izango da.

grafikoak2

Eguzki-eklipse osoa