dopante
- 1. Elektron.
Material erdieroaleei nahita gehitutako ezpurutasun-atomoak, erdieroaleen ezaugarri optiko eta elektrikoak aldatzeko erabiltzen direnak. Diodo, transistore eta antzeko osagai erdieroaleen fabrikazioaren oinarria da. Atomo horiek emaileak edo hartzaileak izan daitezke.