división
- 1. Biol.
Landare eta onddoen taxonomian, erreinuak banatzen diren kategoria handiena, klasez osatuta dagoena. Beste erreinuetako filumari dagokio.
Landare eta onddoen taxonomian, erreinuak banatzen diren kategoria handiena, klasez osatuta dagoena. Beste erreinuetako filumari dagokio.
Multzo baten elementu-bikote bakoitzari multzoaren beste elementu bat (zatidura) esleitzen dion eragiketa. Zatiketa oinarrizkoena zenbaki arruntena da, baina errealekin, konplexuekin, polinomioekin eta abarrekin ere zatiketak egin daitezke; zati izeneko : , / nahiz ÷ ikurraz adierazten da. Zenbaki arruntekin, zatikizun izeneko zenbaki bat lortzeko, zatitzaile izeneko beste zenbaki bat bere buruarekin zenbat aldiz (zatidura) batu behar den kalkulatzean datzan eragiketa: c = a ÷ b, a zatikizuna, b zatitzailea eta c zatidura izanik. Eragiketa horren emaitza ez da beti zehatza, hau da, c ez da beti zenbaki arrunta izango; orduan, a = bc + r beteko da, non r (hondarra) zenbaki arrunta eta 0 = r < b baita. Horri zatiketa euklidear deitzen zaio.