distributivo, -a
- 1. Mat.
A multzo batean definitutako ⊥ eragiketaz esaten da, multzo berean definitutako T beste eragiketa batekiko, baldin a ⊥ (b T c) = (a ⊥ b) T (a ⊥ c) betetzen bada. Adibidez, aritmetikaren banatze-legearen arabera: 3 × (4 + 6) = (3 × 4) + (3 × 6). Kasu horretan, esaten da biderketa banakorra dela batuketarekiko. Alderantzizkoa ez da betetzen, hau da, batuketa ez da banakorra biderketarekiko: 3 + (4 × 6) ≠ (3 + 4) × (3 + 6).