distribución

1. Autom.

Lau aldiko motorretan, zilindroetako balbulen irekitzea eta ixtea kontrolatzeko sistema, nahastea zilindroan sartzea eta errekuntza-gasak bertatik ateratzea behar bezala erregulatzen dituena. Osagai nagusiak hauek dira: birabarkia, piñoiak, banaketa-uhala edo katea, espeka-ardatza, takeak, balantzinak eta balbulak.

Banaketa-sistemaren osagaiak
Banaketa-sistemaren osagaiak

2. Estat.

Ezaugarri edo kategoria baten balioen eta haien maiztasunen arteko erlazioa.