dioxina
- 1. Kim.
Dibentzo-p-dioxina familiako konposatuetako bakoitza. Oinarrizko egitura bi oxigeno-atomoz lotutako bi eraztun aromatikok osatzen dute eta hidrogeno-atomoak kloro, bromo eta beste zenbait taldez ordezkaturik egon daitezke. Dioxina izenaz 2,3,7,8-tetraklorodibentzo-p-dioxina da bereziki ezaguna. Ingurunean luze diraute eta organismoan metatzen dira. Oso konposatu toxikoak dira, gaixotasun eta asaldu larriak sorrarazten dituzte eta mutageno eta teratogenoak direla dirudi.