determinante

1. Mat.

Matrize karratu bati esleitzen zaion zenbakizko balioa; A matrize karratua emanik, det A edo | A | adierazten da. Matrizearen zutabe edo errenkaden kopurua determinantearen ordena da. Determinantea kalkulatzeko batuketa bat egin behar da honela: batugai bakoitzean zutabeen eta errenkaden osagai bana hartu eta biderkatu behar dira; biderkadura bakoitzari zeinu bat, + edo , egokitzen zaio kontuan hartzen diren osagaien arabera; horrela osatutako biderkadura horiek dira batu behar direnak determinantea lortzeko. Determinantea n ordenakoa bada, batuketan n! batugai egongo dira.
Bi ordenako determinantea: a11a12a21a22=a11a22a12a21
Hiru ordenako determinantea: a11a12a13a21a22a23a31a32a33=a11a22a33+a12a23a31+a13a21a32a11a23a32a12a21a33a13a22a31.