2. Fis.

Tamaina definitua duen materia-zatia.

3. Mat.

Geometrian, gainazal batek edo batzuek mugatzen duten espazio-zatia.

4. Mat.

Multzo batez eta bi barne-eragiketa bitarrez (batuketa eta biderketa) osatutako egitura matematikoa, non multzoak eta batuketak talde abeldarra osatzen duten, multzoak, zeroa kenduta, eta biderketak talde abeldarra osatzen duten eta biderketa banakorra den batuketarekiko. K bada multzoa, gorputza (K, +, ·) idazten da. Gorputzak dira, esaterako, zenbaki arrazionalen Q multzoa, zenbaki errealen R multzoa eta zenbaki konplexuen C multzoa.

5. Zool.

Animalia osatzen duen materia organikozko multzoa.