criticidad
- 1. Fis.
- sin. criticalidad
Bere burua iraunarazten duen kate-erreakzioa gertatzen den erreaktore nuklearraren egoera. Erreaktorea kritikoa denean, kate-erreakzioa modu egonkorrean gertatzen da, biderkatze-faktorea 1 delako, hau da, fisio bakoitzean askatzen diren neutroien kopurua eta erregaiek edo kontrolatzaileak xurgatzen gehi sistematik ihes egiten dutenen kopurua berdinak direlako. Faktore hori 1 baino txikiagoa denean, erreaktorea egoera subkritikoan dago eta erreakzioak ezin du iraun. 1 baino handiagoa denean, berriz, egoera superkritikoa da eta erreakzioa dibergentea da.