2. Teknol.

Erregairik gabe berotzen den upel-labea, bereziki arrabioa altzairu bihurtzeko erabiltzen dena. Labeek ez bezala, bihurgailuek ez dute kanpo-erregairik behar, metala tratazeko behar den beroa lehengaiak berak dituen ezpurutasunak errez lortzen baita. Horretarako, airea edo oxigenoz aberastutako aire beroa edo oxigeno purua sarrarazten da bihurgailuan.

3. Teknol. Elektr.
sin. rectificador

Korronte alternoa korronte zuzen bihurtzen duen aparatua.

4. Teknol. Elektr.

Energia elektrikoaren ezaugarriak aldatzen dituen gailua, hala nola korronte zuzena korronte alterno bihurtzen duen alderanzgailua, korronte alternoa korronte zuzen bihurtzen duen artezgailua edo korronte alternoaren maiztasun-bihurgailua.