2. Meteorol.

Beroak edo orografiak eraginda airea atmosferako geruzetan zehar bertikalean mugitzea. Mugimendu horren ondorioa dira lainoak, prezipitazioa eta eguraldi txarra.

3. Ozean.

Itsasoko ur-masak mugitzea eta nahastea. Bi ur-masaren arteko gazitasun-aldearen ondorioz, dentsitate-diferentzia sortzen da, eta horrek konbekzio termoalino deritzona sortzen du. Tenperatura altuena duen ura hondoratu eta hotzena igo egiten da.