constelación

1. Astron.

Zeru-esferan hitzarmenezko irudi bat osatzen duten izarren multzoa. Zeru-esferan bata bestetik gertu daudela agertzea itxurazko fenomenoa baino ez da, behatzailearengandik oso distantzia desberdinetara baitaude berez. II. mendean, Ptolomeo astronomo greziarrak 48 konstelaziotan zatitu zuen zerua, izarren multzoekin irudiak eginez. 1930. urteaz geroztik, Astronomiako Nazioarteko Batasunak zeru-esfera 88 konstelaziotan zatitzea erabaki zuen. Esaterako, Orion, Leo, Gurutzea, Herkules...