conglomerado

1. Astron.

Sistema komun batean elkartutako izar-kopuru handi batek osatutako multzoa.


2. Geol.

Pikor larriz osatutako arroka sedimentarioa. 2 mm baino tamaina handiagoa duten zati biribilduz osatua dago (hartxintxarrak, harkoskoak, uharriak, harritzarrak), tamaina fineko partikulak (harea, lohia, buztina) ditu interstizioetan eta, nagusiki, kaltzio karbonatoz, burdin oxidoz, silizez edo buztin gogortuz zementatua dago.

Konglomeratua
Konglomeratua

3. Kim.
sin. clúster, cluster metálico

Atomo metaliko batzuk lotura zuzenen edo zubi-ligandoen bidez elkartuta dauden konposatu-mota; esaterako, [Mo6C18]4+ .

Boranoak ere cluster konposatuak direla kontsidera daiteke