congelación

1. Fis.

Likido bat, beroa galduz, solido-egoerara igarotzea. Presioa konstantea dela, substantzia puruen izoztea tenperatura finkoan gertatzen da, eta nahasteena tenperatura-tarte jakin batean.

Sarritan, izozte eta solidotze terminoak sinonimotzat erabili ohi dira; dena den, solidotze kontzeptua zabalagoa da berez, eta beroa galtzearen ondoriozko egoera-aldaketak ez diren adiera batzuetarako ere erabiltzen da.

2. Med.

Hotzak organismoan eragindako kalte partziala edota orokorra, behin-behinekoa edota behin betikoa izan daitekeena.

3. Meteorol.

Airearen tenperatura uraren izozte-puntura (0 °C) edo beherago jaisten den fenomenoa.