cola
- 1. Aeron.
Hegazkinaren atzeko muturra. Hainbat plano aerodinamiko eta gobernu-elementu biltzen dira bertan.
Hegazkinaren atzeko muturra. Hainbat plano aerodinamiko eta gobernu-elementu biltzen dira bertan.
Kometen gunea inguratzen duen hauts-hodeia, Eguzkiaren kontrako noranzkoan orientatzen dena.
Esterkuliazeoen familiako eta Cola generoko hainbat zuhaitzen izen arrunta. Jatorriz afrikarrak dira eta hainbat edari freskagarri egiteko erabiltzen diren fruituak ematen dituzte.
Zerrenda lineala, datuak mutur batetik sartu eta bestetik ateratzen dituena. Ilara FIFO datu-egitura bat dela esaten da, lehen sartzen diren datuak lehen ateratzen direlako. Ilarak, besteak beste, sistema informatikoetan, eta ikerketako garraio eta eragiketetan erabiltzen dira, non objektuak, pertsonak edo gertaerak datu moduan hartu eta ilaren bidez gordetzen diren ondorengo prozesaketa baterako.
Exekutatzeko zain dauden edo sarearen erantzunaren zain dauden elementuen segida. Telefono-deiak, mezuak, datuak eta abar izan daitezke.
Hidrokarburo-nahaste baten parterik astunena edo lurrunkortasun txikienekoa, osagai lurrunkorrenak lurruntzean geratzen den nahaste-hondarra.
Datu-paketearen azken atala, protokoloaren kontrol-informazioa jasotzen duena. Goiburuarekin eta informazio erabilgarriarekin batera, datu-paketea osatzen du.
Ornodunetan, uzkiaren edo kloakaren jarraian dagoen bizkarrezurraren zati edo luzakina.
Ornogabeetan, gorputzaren atzealdean dagoen atzerantz zuzendutako luzakina.