coatí
- 1. Zool.
Prozionidoen familiako Nasua generoko ugaztun karniboroen izen arrunta. 40-70 cm-ko luzera dute eta isatsa tamaina berekoa da. Muturra luzea eta mugikorra da, hankak motzak eta sendoak dira eta oinak mintz batez estalita daude. Hego Amerikan bizi dira eta fruituz eta animalia txikiz elikatzen dira.