circunferencia

1. Mat.

Erpinetik igarotzen ez den eta simetria-ardatzarekiko perpendikularra den plano batek kono zirkular baten azal bat ebakitzean sortutako kurba. Hortaz, zirkunferentzia koniko itxia da. Halaber defini daiteke zirkunferentzia honela: zentro izeneko puntu finko baterainoko distantzia berdina duten planoko puntuen leku geometrikoa; edota honela: elipsearen kasu partikularra da, a = b denean. Hauek ditu ekuazioak:
Kartesiarra: (xa)2+(yb)2=r2
Parametrikoak: x=a+rcos θ, y=b+rsin θ; θ[0,2π) izanik.
Polarra: ρ 2 - 2 ρρ 0 cos  ( θ - θ 0 ) + ρ 0 2 = r 2 , zentroaren koordenatu polarrak ρ0 eta θ0 izanik.
Zentroaren eta zirkunferentziako edozein punturen arteko distantzia erradioa da eta r luzerakoa da. Zentrotik igarotzen den zuzenak zirkunferentzia ebakitzen duen puntuen arteko segmentua diametroa da eta 2r luzera du. Zirkunferentziaren diametro guztiak dira simetria-ardatzak. Zenbait ezaugarri:
Zentroa: (a,b)
Eszentrikotasuna: e = 0
Zirkuluaren azalera: πr2
Zirkunferentziaren luzera: 2πr.