ciclo

1. Ekol.

Elementu edo konposatu batek naturan izaki bizidun batengandik beste batengana edota biosfera-ingurunera pasatuz hasierarako egoerara itzuli arte egiten dituen urratsen multzoa.

2. Fis.
sin. ciclo termodinámico

Fluido batean eragindako prozesu termodinamikoen segida, non fluidoa, sisteman tenperatura-, presio-, bolumen-, egoera- edo entropia-aldaketak gertatu ondoren, hasierako egoerara itzultzen baita. Ziklo termodinamikoa bero-energia energia mekaniko bihurtzeko erabiltzen den oinarrizko prozedura da. Nagusiak Carnot, Rankine, Brayton, Otto, Diesel eta Stirlingen zikloak eta hozte-zikloa dira.

3. Inform.
sin. bucle

Programazioan, behin eta berriz exekutatzen den instrukzio-segida, harik eta bertatik irteteko baldintza bat bete arte.

4. Kim.
sin. anillo

Atomo-kate itxi batez osatutako molekula-egitura. Konposatu organikoetan, atomo nagusia karbonoa izaten da. Hala denean, konposatua homoziklikoa dela esaten da. Konposatu homozikliko ezagunena bentzenoa da (sei atomoko eraztun aromatikoa du). Eraztunean karbonoa ez den elementu bat dagoenean, konposatua heteroziklikoa da; esaterako, furanoa (bost atomoko eraztun aromatikoa du, eta erpin batean, oxigeno-atomo bat).

5. Mat.

Grafo batean, erpin batzuetatik behin bakarrik igarotzen den ibilaldi itxia. Hiru erpin izan behar ditu gutxienez. Zikloa grafoaren erpin guztietatik igarotzen bada, ziklo hamiltondar esaten zaio.