chirla
- 1. Zool.
Veneridae familiako bibalbioa. 4,5 cm-rainoko oskola izan dezake, eta kolore zurixka edo horixka izaten du. Hondo lohitsu eta haseatsuetan bizi da, eskuarki 50 metrorainoko sakoneran. Ipar Atlantikoaren ekialdeko itsabazterretan eta Mediterraneoan bizi da, eta batez ere Mediterraneoan kultibatzen da. Sukaldaritzan oso erabilia da.