carlina
- 1. Bot.
Konposatuen familiako Carlina generoko landare belarkara, lurrean itsatsita dagoen kolore horiko kapitulu handia duena. Hostoak larrukarak, luzangak eta arantzadunak dira, eta kapituluaren inguruan egoten dira. Antz handiko bi espezie daude, eguzki-lore laburra (Carlina acanthifolia) eta eguzki-lore luzea (Carlina acaulis) kareharrizko mendietan hazten direnak. Euskal Herrian, etxeetako ateetan jartzen ziren sorginak uxatzeko.