2. Mat.

Zenbaki erreal batez mintzatuz (bereziki logaritmo batez), haren parte osoa. Parte dezimalari mantisa deritzo.

3. Mat.

Eraztun batean, baldin n zenbaki positibo oso bat existitzen bada eraztunaren edozein a elementutarako n a = 0 betetzen duena, baldintza hori betetzen duen zenbaki positibo osorik txikiena. Hori betetzen duen zenbaki oso positiborik ez badago, esaten da eraztunaren karakteristika zero dela.

4. Teknol.
sin. curva característica

Aldez aurretik zehaztutako funtzionamendu-baldintzetan, gailu (motor, sorgailu, hodi elektroniko, ponpa...) baten funtzionamenduan parte hartzen duten bi aldagairen edo gehiagoren arteko erlazioaren adierazpen grafikoa. Kurba bat izaten da.