2. Bot.
sin. campánula, farolillos

Kanpanulazeoen familiako Campanula generoko landare belarkaren izen arrunta. Gehienak urterokoak dira. Loreek ezkila-formako korola dute eta urdinak, zuriak edo arrosak dira. Eskualde borealean hazten dira eta espezie batzuk apaingarri modura landatzen dira.