calor
- 1. Fis.
Tenperatura-diferentziaren eraginez gorputz batetik beste batera iragaten den energia-mota. Beroa substantziaren atomo eta molekulen higidurarekin lotutako barne-energia da. Beroa gorputz batetik beste batera eroapenez, konbekzioz edo erradiazioz transferi daiteke. SI sistemako unitatea joulea da, baina maiz kaloria erabiltzen da.