calibre
Material zurrunez egindako forma jakineko pieza edo xafla, forma bereko piezak egiteko eredu gisa erabiltzen dena edo piezaren parametroren bat (zabalera, luzera, angelua...) egiaztatzeko balio duena.
Barne- eta kanpo-diametroak eta lodierak neurtzeko tresna. Milimetrotan graduatutako erregela-mota batez osatua dago, eta mutur batean ukondotua dago. Erregelan gora eta behera lerra daitekeen irristailu bat du, ukondotua hura ere. Bi mutur ukondotuek zabalera doigarriko aho bat osatzen dute; han sartzen eta doitzen da neurtu beharreko pieza, eta erregelaren eskalan edo nonius batean irakurtzen da piezaren neurria. Milimetroaren hamarrenerainoko doitasuna izan ohi dute.
Milimetrotan graduatutako erregela-mota, noniusa berekin izan ohi duena eta luzera, diametro eta abar neurtzeko erabiltzen dena.