cacatúa
- 1. Zool.
Cacatua, Callocephalon, Calyptorhynchus, Eolophus eta Probosciger generoetako hegazti psitaziformeen izen arrunta. Moko sendo eta zapala dute eta buruan lumazko motto bat daukate. Haziz eta fruituz elikatzen dira. Jatorriz Australia eta Indonesiakoak, bikote edo taldeka bizi dira. Ongi moldatu dira gatibu bizitzera eta hitzak esaten ere ikasten dute.