cáñamo

1. Bot.
sin. cálamo

Kanabazeoen familiako landare belarkara eta urterokoa, zuntzezko zurtoin zutikorra, hosto palmatuak, lukutan elkartutako lore arrak eta glomerulu eseritan antolatutako lore emeak dituena. Fruituak txikiak eta esferikoak dira, eta haziak hegaztiak bazkatzeko eta olioa erauzteko erabiltzen dira. Sokagintzarako oso erabilia izan da, material sintetikoak agertu ziren arte. Zenbait barietatetatik marihuana eta haxixa ateratzen dira.

2. Bot.
sin. cálamo

Zurtoin belarkara, zilindriko, kofadun eta adabegirik gabekoa.