butano
- 1. Kim.
Lau karbono-atomoko hidrokarburo asea (C4H10). Gas sukoia da. Petrolioaren destilazioan edo crackingean lortzen da, eta, batez ere, presiopean likidoturik erabiltzen da erregai gisa. Botiletan banatzen den produktua nagusiki butanoz osatutako gas-nahastea da (isobutano, butileno eta isobutilenoa ere baditu), eta gai usain-emaile bat gehitzen zaio ihesa denean errazago antzeman ahal izateko. Butanoaren berotze-ahalmena 51 MJ/kg ingurukoa da.